
17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
357
IRAGARKIA, Loiuko udal-mugartean Bilboko Aireportuko pisten buruetako hesiak eta bideak larrialdi-egoeretarako egokitzeari buruzko espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientearen kodea: AO-B-2023-0674.
Eskatzailea: AENA S.M.E., S.A.
Ibilgua: Uri.
Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 505404; Y = 4795136.
Obren deskribapena: obren bidez, batez beste 5 metroko zabalera izango duten bi sarbide egingo dira, kanpoko bideekin lotzeko; Zabaloetxeko eremuan aurreikusitako bideak Uriko erreka zeharkatuko du, 6 metroko argia eta 5 metroko zabalera duen zubi txiki baten bidez, Loiuko udal-mugartean.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Urquijo zumarkalea 36, 7.a; 48011 Bilbao), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 8a.
Zuzendari nagusia,
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
(Funtzio-esleipena 2023-09-11).
Lan Baimen Arloko arduraduna,
MIREIA IZARRA ORMAETXEA.
RSS