Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
351

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2023ko urriaren 30eko Ebazpena, 2022ko azaroaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten duena. Ebazpen horren bidez, nekazaritza-lursailak identifikatzeko informazio geografikoaren sistemari (SIGPAC) aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala