
17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
350
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko azaroaren 16ko Ebazpena, 2022ko kanpainako dirulaguntza zuzenen kontzeptuan bidegabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematea erabaki duena, baldintzak ez betetzeagatik.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 8a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
RSS