Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
348

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 417/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalera bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

417/2023 prozedura arrunta: Agindua, 2023ko ekainaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ezesten duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordetako 28 eta 27 lanpostu-mailako osagarria duten lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egiten da, eta agindu hori arautuko duten oinarriak onartzen dira.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 11.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala