
17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
345
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).
2023ko uztailaren 13ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Agindua, kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.
Agindu horren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS