Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
344

AGINDUA, 2023ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua, azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean «Haurreskolak Partzuergoan» integratuta dauden Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena duten haur-eskolen zerrenda eguneratua argitaratzea.

Bigarrena.– Haur-eskolek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen espazioak eta instalazioak izan behar dituzte.

Hirugarrena.– Haur-eskola bakoitzean jardunean dagoen gehienezko unitate-kopurua ikastetxeak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan behar dutela. Gela horiek adin-tarte bakoitzarentzat ezarritako baldintza espezifikoak bete behar dituzte.

Laugarrena.– Unitate bakoitzaren gehienezko haur-kopurua abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak adin-tarteen arabera ezarritakoa izango da.

Bosgarrena.– Eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jardunean dagoen unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du gutxienez; horrez gain, indarrean dauden arauak betetzera beharturik daude irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.

Seigarrena.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

Zazpigarrena.– «Haurreskola Partzuergoak» indarrean dagoen legeria bete behar du, eta, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatu.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala