Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
339

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 8koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da 2023ko maiatzaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekonomiako enpresa eta erakundeetan elkarte-egiturak finkatzeko dirulaguntzak arautzen dira, eta 2023. urteko deialdia egin).

Dirulaguntzen publikotasunaren printzipioaren ondorioz, aipatutako Aginduaren 10.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

2023ko maiatzaren 24ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bertan adierazita emandako dirulaguntzaren espediente-zenbakia eta zenbatekoa (ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 8a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala