Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2024ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
334

72/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den Eider Uzkudun Lizaur andrea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendari.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia abenduaren 14an EHAAn argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 11ko 1723/2022 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Eider Uzkudun Lizaur andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Eider Uzkudun Lizaur izendatzea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazioko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko urtarrilaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala