Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
329

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 413/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2023ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientearen kopia konpultsatua, foliatua eta indexatua bidaltzea:

413/2023 prozedura arrunta: Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko martxoaren 25ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Zaldibarko zabortegian kalteak prebenitzeko eta saihesteko eta giza osasuna bermatzeko zuzenean gauzatutako behin-behineko neurriei lotutako kostuak eta 2021eko urtarrilaren 13ko Ebazpenean erabakitako betearazpen subsidiarioari lotutako kostuak ordaintzea eskatzen da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientean interesdun direnak epatu dira.

Ezinezkoa izan da epatze batzuk interesdunei zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, eranskinean adierazitako pertsonei 413/2023 prozedurako epatzea jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu ahal izan daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala