Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
322

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 380/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

380/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, 29138 ZP duen karrerako funtzionarioak Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko azaroaren 13ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoa jarri zuen. Ebazpen horren bidez, Gipuzkoako Trafiko Unitateko 21409 lanpostura atxiki zen behin-behinean, 2023ko azaroaren 22tik aurrerako ondorioekin.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 14a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala