Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
319

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ceinmark» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxeak Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko zuen baimena alda dakiola eskatzen du, ziklo baterako baimena kendu ondoren.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE); azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretua, Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); azaroaren 27ko 257/2012 Dekretua, Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko martxoaren 5eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:

Kode-zenbakia: 48009751 eta 014631.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ceinmark».

Titularra: Bilsan SL.

Helbidea: Iturribide, 20-22.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

– «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

– Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

– Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

– Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Web-aplikazioen garapena, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

– Osasuneko dokumentazioa eta administrazioa, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala