Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
318

AGINDUA, 2023ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Txikis» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak eteteko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Txikis» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak eteteko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da. Indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den Haur Eskola Pribatuari jarduerak eteteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakiak: 015877 (EAE) eta 48019614 (unibertsala).

Izen orokorra: Haur Eskola Pribatua (HEPR).

Izen espezifikoa: «Txikis».

Titularra: «Haur Eskola Txikis Kooperatiba Elkartea Txikia».

Helbidea: Morgan, 2B, 2 eta 3 lonjak.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Bigarrena.– Jarduerak eteteko baimenak 2023ko urriaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntza irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

Hirugarrena.– Berriro irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzearen arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala