Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
314

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 2023koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusten baita Esnelat SLri eta Zero Waste Cogeneración Euskadi SLri emandako ingurumen-baimen integratua, Urnietako udal-mugartean (Gipuzkoan) esnea, esnekiak eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduera gauzatzeko eta kogenerazio energetikoa sortzeko.

EGITATEAK

1.– Ingurumen Sailburuordetzak 2009ko abenduaren 9an emandako Ebazpenaren bidez (AAI00150), Esnelat SL enpresari ingurumen-baimen integratua eman zitzaion, esne, esneki, eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko Urnietan (Gipuzkoan) duen instalaziorako. Baimen hori, berriz, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen esparruan eman zen.

2.– Ingurumen sailburuordearen 2014ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor bihurtu zen Esnelat SLri emandako ingurumen-baimen integratua, esnea, esnekiak eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko Urnietako udal-mugartean (Gipuzkoan), eta baimen horri 16–I-01–000000000150 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

3.– 2016ko abuztuaren 4an, Esnelat SLk eskatu zuen bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau: silo berri bat eraikitzea. 2016Ko abuztuaren 12an, organo honek berretsi zuen aldaketa hori ez-funtsezkoa zela.

4.– 2018ko irailaren 11n, 2018 Esnelat SLk eskatu zuen bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau: ontziratzeko makina berriak instalatzea. 2018ko urriaren 11n, organo honek berretsi zuen aldaketa hori ez-funtsezkoa zela.

5.– Ingurumen sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Esnelat, SLri emandako ingurumen-baimen integratua, Urnietako udal-mugartean (Gipuzkoan) esnea, esnekiak eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko eta kogenerazio energetikoa sortzeko emana, eta, haren titularkide modura, Clean Sustainable Energy Euskadi SL sartu zen jarduera berria kudeatzeko.

6.– 2019ko abenduaren 4an, Europako Batzordearen Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Batzordearen 2019/2031 2019ko azaroaren 12ko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitziren elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (C/2019/7989).

7.– 2020ko azaroaren 25ean, Clean Sustainable Energy Euskadi SLk eskatu zuen bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau: gas-motoreak ordeztea eta hondakin-zerrenda egokitzea. 2020ko abenduaren 28an, organo honek berretsi zuen aldaketa hori ez-funtsezkoa zela.

8.– 2020ko azaroaren 27an, Esnelat SLk Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion asmoa zuela aldaketa bat egiteko baimendutako instalazioan, eta aldaketa hori ez-funtsezkoa zela. Horretarako, AAI00150 MNS 2020 001 dokumentazioa erantsi zuen, justifikatzen duena aldaketa hori ez dela funtsezkoa.

9.– Organo honi jakinarazi zitzaion aldaketa hau da: langile logistikoentzako bulegoak jarri eta eraiki baino lehen, biltegiratze-gunea handitzea.

10.– 2021eko apirilaren 13an, Clean Sustainable Energy Euskadi SL erregistro orokorraren bidez eta 2021_00585 espedientearen bidez jakinarazi zuen aldatu egin zuela sozietatearen izena, eta izen berria Zero Waste Cogeneración Euskadi SL Dela, aurkeztutako eskrituraren bidez egiaztatu zuen moduan.

Gainera:

– Eskatu zuen: eguneratzeko sortutako hondakin arriskutsuen zerrenda eta O2 erreferentzia-balioa emateko 11. emisio-fokuari.

– Jakinarazi zuen: zein diren 9D eta 10D emisio-fokuetako diametroen datuak.

11.– 2021eko maiatzaren 13an, Esnelat SLek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion asmoa zuela onartutako instalazio bat aldatzeko, eta aldaketa hori ez zela funtsezkoa. Horretarako, AAI00150 MNS 2021 001 dokumentazioa erantsi zuen, justifikatzen duena aldaketa hori ez dela funtsezkoa.

12.– Organo honi jakinarazi zitzaion aldaketa da: brikak hustu eta kudeatzeko egungo lantegia aldatzea; lantegi zaharra kentzea; zolata hobetzea, eta 125 m2-ko lantegi berri bat eraikitzea.

13.– 2023ko otsailaren 8an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, Esnelat SLri eskatu zion honako hauek igortzeko: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

14.– 2023ko martxoaren 9an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Esnelat SLk.

15.– 2023ko martxoaren 28an, Esnelat SLek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion asmoa zuela onartutako instalazio bat aldatzeko, eta aldaketa hori ez zela funtsezkoa. Horretarako, AAI00150 MNS 2023 001 dokumentazioa erantsi zuen, justifikatzen duena aldaketa hori ez dela funtsezkoa.

16.– Organo honi jakinarazi zitzaion aldaketa hau da: Esnelateko instalazioak eta hondakin-produkzioa eguneratzea.

17.– 2023ko ekainaren 27an, Zero Waste Cogeneración Euskadi SLk Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari jakinarazi zion aldaketa bat egin nahi zuela baimendutako instalazioan. Jakinarazpen hori erregistro orokorraren bidez eta 2023/014924 espedientearen bidez egin zion.

18.– Organo honi jakinarazi zitzaion aldaketa hau da: sortu beharreko eta onartutako EHZ kode-zerrenda handitzea, eta, zerrenda horretan sartzea 16021 EHZ hondakin arriskutsua; atxitze-kubetak eraikitzea, behar bezala iragazgaiztuta, olioa eta etilenglikola ontzialdatzeko punpetarako.

19.– Ikusirik nahikoa zela aurkeztutako dokumentazioarekin, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2023ko martxoaren 31n emandako Ebazpenaren bidez, erabaki zen 30 egun baliodunean jendeaurrean jartzea Esnelat SLk egindako berrikuste-eskabidea, ingurumen-baimen integratua emateko aurkeztu zuena, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez zitzaten; horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2023ko apirilaren 5ean.

20.– Amaitu egin da ingurumen-baimen integratua berrikusteari buruzko informazio publikoaren izapidea.

21.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2023ko maiatzaren 15ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Ańarbeko Urak, Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Urnietako Udalari.

22.– 2023ko ekainaren 14an eta 15ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzak eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak txostenak bidali zituzten. Haien emaitza espedientean jaso zen.

23.– 2023ko azaroaren 14an, Esnelat, SLren esku utzi zen espediente osoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez.

24.– 2023ko azaroaren 28an, Esnelat SLk idazki bat igorri zuen, zeinetan alegazioak aurkezten baititu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Abenduaren 16ko 1/2016 LEDren 9. artikuluak xedatzen duenez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko, eta baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekuz aldatu aurretik emango dela eta egokitu beharko dela instalazioetan egingo diren aldaketetara.

2.– Aipatutako 1/2016 LED horren 10. artikuluak, zeinaren izenburua baita instalazioa aldatzea, honako hau erabakitzen du:

«1.– Ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioen aldaketak funtsezkoak edo ez-funtsezkoak izan daitezke.

2.– Instalazio baten aldaketa ez-funtsezkoa egin nahi duen titularrak organo eskudunari jakinarazi beharko dio, hark ingurumen-baimen integratua eman dezan; behar bezala arrazoitu beharko du zergatik uste duen aldaketa ez-funtsezkoa dela. Jakinarazpen horrekin batera adierazitako arrazoiak justifikatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Ingurumen-baimen bateratua eman behar duen organo eskudunak ez badu kontrakorik esaten hilabeteko epean, titularrak aldaketa gauzatu ahalko du. Instalazioaren aldaketa ez-funtsezkoaren ondorioz ingurumen-baimen integratua aldatu egin behar bada, kasuan kasuko autonomia-erkidegoak argitara eman beharko du bere aldizkari ofizialean».

3.– 10.4 artikuluak berak ere bideratzen du urriaren 18ko 815/2013 EDko 14. artikulura, zeinaren bidez onartzen baita Industriako Emisioen Erregelamendua eta garatzen baita Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, erabakitzeko zer irizpidea hartu behar diren kontuan justifikatzeko ea aldaketa bat funtsezkoa edo ez-funtsezkoa den.

4.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuko Zerbitzuak aztertu du zer eskabide egin eta dokumentazio bidali duen instalazioaren titularrak, eta, kontuan hartuz aipatutako araudiko irizpideak, ulertu dute aldaketa ez-funtsezkoa dela jakinarazi den aldaketa-proiektua.

5.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat handitu edo aldatzen bada handitu edo aldatu nahi den jarduerak edo instalazioak okupatutako lurzatiaren mugen barruan, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedura hastea; hala ere, hondeaketak egingo badira, hondeatutako materialak behar bezala kudeatu direla egiaztatu beharko da.

6.– Baldin eta proiektua gauzatzeko beste lizentzia, baimen, instalazioa dagoen udalerriko udalak eta/edo administrazio publiko eskudunek, nork bere gaietan, erantzukizunpeko adierazpen eta/edo komunikazio batzuk eman behar badituzte, Esnelat SLk dokumentu haiek eduki beharko ditu.

7.– Administrazio-organo honek ulertzen du ezen, jakinarazitako instalaziorako jakinarazi den aldaketa ez-funtsezko hori egiteko, aldatu egin behar dela instalazioak duen ingurumen-baimen integratua, egokitu dadin egin asmo den aldaketara.

8.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

9.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

10.– 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.

11.– 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

12.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko abenduaren 9ko Ebazpeneko baldintzak egokitu egin behar dira, ofizioz, indarrean dagoen araudi berrira, Ebazpen horren bosgarren apartatuan jasotzen denari eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

13.– Ebazpen honetan, kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko asmoz instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak zehazteko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF dokumentu honen edukia hartu da kontuan: Elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknika erabilgarri onenak (TEO) («Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Food, Drink and Milk Industries»), 2019koa.

14.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea, edo, besterik ezin bada, hura murriztea eta kontrolatzea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezarri, eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko.

15.– Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu «teknika erabilgarri onenak»: jardueren eta ustiapen moten garapen faserik eraginkorrena eta aurreratuena, erakusten duena zer gaitasun praktiko duten teknika jakin batzuk eratzeko emisioen balio-mugen eta baimenaren beste baldintza batzuen oinarri bat emisiorik egon ez dadin edo, hori ezinezkoa denean, lagunduko duena emisioak eurak gutxitzen eta murrizten zer eragin duten emisioek ingurumen osoan edo pertsonen osasunean.

16.– Arau beraren 7.1 artikuluak, isurien muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren gehieneko balioak zehazteko kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe».

17.– Aipatutako testu bateginaren 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak honako hau egiaztatu beharko du TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean:

a) Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

b) Betetzen direla 7. artikuluko betekizunak.

18.– Aipatutako artikulu horrek, halaber, aipatzen du ezen, TEOei buruzko ondorioek ez badute zehazten teknika erabilgarri onenei dagokien emisioen muga-baliorik, organo eskudunak ziurtatu beharko duela ezen lehenengo lerrokadan adierazitako teknikak bermatzen duen ingurumen-babesaren maila TEOei buruzko ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenek eskainitakoaren parekoa dela.

19.– 3. eranskina, oro har, kasu berezi batean kontuan hartu behar diren alderdiei buruzkoa da (kasu berezi hori 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik zehazten diren kasu da). Bada, 3. eranskinak, besteak beste, hauek aipatzen ditu:

– 4. Eskala industrialean emaitza positiboak izan dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

– 10. Isurtzeen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo ahalik eta gehien murrizteko premia.

20.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikulua aplikatuko da, zeina izapideen kontzentrazioari buruzkoa baita: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

21.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Ebazpen hau emateko eskumena du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikusirik aipatutako legeria, eta gai honetan aplikatu behar diren gainerako xedapen guztiak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Instalazioko aldaketa ez-funtsezkotzat jotzea, ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dakarrena Esnelat SLk eta ZWC Euskadi SLk jakinarazitako proiektuetan, zeinak baitira Urnietan (Gipuzkoan) esnea, esnekiak eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduera gauzatzeko eta kogenerazio energetikoa sortzeko.

Bigarrena.– Berrikustea Esnelat SLri eta ZWC Euskadi SLri emandako ingurumen-baimen integratua, 2009ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez emandakoa, Urnietan (Gipuzkoan) esnea, esnekiak eta beste elikagai batzuk transformatu eta ontziratzeko jarduera gauzatzeko eta kogenerazio energetikoa sortzeko Batzordearen 2001eko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakian azaltzen diren baldintzetan.

Hirugarrena.– Behin eta berriz aipatzen ari garen ingurumen-baimen integratua aldatzea, ebazpen honetako eranskinean zehazten diren baldintzetan:

– Lehenengoa.

– Bigarrena.

– Zazpigarrena.

Laugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea hala Esnelat SLri eta ZWC Euskadi SLri eta Urnietako Udalari nola ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Errekurtsoak:

Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala