
16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
313
3/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Orioko Udalarekin sinatutako hitzarmen honen luzapena: Orioko «Munto» 8. sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen horren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publizitatea, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Orioko Udalarekin sinatutako hitzarmen honen luzapena: Orioko «Munto» 8. sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzekoa. Hitzarmenaren luzapena ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 15a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 3/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA ORIOKO UDALAK 2020AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, ORIOKO UDALERRIKO 8. SEKTOREKO («MUNTO») ALOKAIRUKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 5ean.
BILDU DIRA:
Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Eta bestetik, Anuska Esnal Oliden anderea, Orioko alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 26an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Orioko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 8an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Orioko Udalak, Orioko udal-mugarteko «Munto» sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Bigarrena.– Hitzarmen horren arabera, Orioko Udalak konpromisoa hartzen zuen, dagokion salmenta-akordioaren bidez, bostehun eta berrogeita bat mila laurehun eta hogeita lau euro eta hamar zentimo (541.424,10) transmititzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari «Munto» 8. sektoreko P.R.2 lurzatiaren titulartasuna, kargarik gabe.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain hartzen zuen etxebizitzen eraikuntza-obrak eta horiei lotutako urbanizazio-obrak egiteko betebeharra, eta, obra amaitutakoan, Orioko Udalari lagatzeko betebeharra, doan, eraikinaren beheko solairuko 400 m2 inguruko lokal baten erabilera, egokitu gabe, ekipamendu publikorako.
Hirugarrena.– 2020an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2024ko urtarrilaren 8an amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Laugarrena.– Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Bosgarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2020ko urtarrilaren 8an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Orioko Udalak honako hau
ADOSTU DUTE:
Lau urtez luzatzea (2028ko urtarrilaren 8ra arte) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Orioko Udalak sinatutako hitzarmena, Orioko udalerriko «Munto» sektorean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Orioko Udaleko alkate-udalburua,
ANUSKA ESNAL OLIDEN.
RSS