
16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
312
2/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Otxandioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako hitzarmenaren luzapena, eta, publikotasun egokia emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Otxandioko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzekoa. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 15a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 15EKO 2/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA OTXANDIOKO UDALAK 2020AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, OTXANDIOKO UDALERRIAN ALOKAIRUERREGIMENEKO GIZARTE-BABESEKO ETXEBIZITZEN ETA ZUZKIDURA-BIZITOKIEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 3an.
BILDU DIRA:
Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Eta bestetik, Egoitz Garmendia Vera jauna, Otxandioko alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 5ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Otxandioko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 8an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Otxandioko Udalak, Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
Bigarrena.– Hitzarmen horren arabera, Otxandioko Udalak konpromisoa hartu zuen Otxandioko 2.1 EUko, 9.1 UEko eta 12 UEko lurzoruak kargarik gabe lagatzeko, doako lagapen-akordio baten bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain hartu zuen babes publikoko etxebizitzei lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko betebeharra.
Hirugarrena.– 2020an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2024ko urtarrilaren 8an amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Laugarrena.– Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Bosgarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2020ko urtarrilaren 8an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Otxandioko Udalak honako hau
ADOSTU DUTE:
4 urtez luzatzea (2028ko urtarrilaren 8ra arte) Otxandioko udalerrian alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Otxandioko Udalak sinatutako hitzarmena.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Otxandioko Udaleko alkate-udalburua,
EGOITZ GARMENDIA VERA.
RSS