Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
311

AGINDUA, 2023ko abenduaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Lassoa, para la Gestión de la Innovación en la Pequeña y Mediana Empresa» izeneko fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.

2023ko azaroaren 24an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko «Fundación Lassoa, para la Gestión de la Innovación en la Pequeña y Mediana Empresa» izeneko fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakiak publiko egiten dituen eskritura. Administrazio-espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Azkentzeko erabakia fundazioaren patronatuak hartu zuen 2023ko otsailaren 8an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak berretsi zuen 2023ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez. Patronatuak bere eginkizunak uzten ditu, eta likidazio-batzorde bat izendatzen da likidazio-eragiketak egiteko eta soberakinaren xedea bideratzeko.

2023ko urriaren 11n, likidazio-eragiketak amaitu eta gerakina entregatu ondoren, likidazio-batzordeak likidazio-erabakia hartu zuen; eta, azkenik, 2023ko azaroaren 21ean, egun berean, Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa aurkeztu zen Bilbon (protokolo-zenbakia: 3041). Eskritura horren bidez, azkentzeko eta likidatzeko bi erabakiak formalizatu ziren, eta nahitaezko dokumentazioa protokolizatu zen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Lassoa, para la Gestión de la Innovación en la Pequeña y Mediana Empresa» izeneko fundazioaren azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, agindu honen datarekin, 2023ko azaroaren 21ean, Bilbon, Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran (protokolo-zenbakia: 3041) aurreikusitako baldintzetan, fundazioari buruzko erregistro-idazpenak ezeztatzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala