Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2024ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
307

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Eszenikoen Sektoreko hitzarmen kolektiboa aldatzeko erabakia erregistratu, gordailatu eta argitaratzea (hitzarmenaren kodea: 86100435012023).

AURREKARIAK

2023ko abenduaren 26an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta (dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala).

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan (lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa) eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuan aldatu duena) jasotakoa da.

Hirugarrena.– Aurkeztutako erabakia inskriba daitekeen egintza bat da, Hitzarmenak eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera; eta Langileen Estatutuaren Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunen arabera sinatu da.

Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Bilbon, 2023ko azaroaren 5ean, EAEko Arte Eszenikoen sektoreko hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeko enpresa- eta gizarte-ordezkariek, alboan zerrendatutako bertaratutakoekin, hitzarmen kolektiboa eratzeko eta sinatzeko aktan adierazitako ordezkaritza-ehunekoen arabera Erabaki Dute:

Lehena eta Bakarra.– Hitzarmen kolektiboaren 8.2.1 artikuluko b) apartatua aldatzea, interpretatzeko zailtasunak saihesteko.

Alderdien arteko eztabaidaren ondoren, mahai honetako kide diren erakunde guztiek, alderdi bakoitzaren ordezkaritzaren % 100arekin, Langileen Estatutuaren 87. artikulutik 89.era bitartekoek ematen dieten legitimazioari jarraiki, 8.2.1 artikuluaren b) apartatua honela idatzita geratzea erabaki dute:

«b) Dieta erdia.

Dieta erdia ordainduko da kasu hauetan:

– 7 ordutik gora egiten badira, betiere.

– 7 ordutik gora egin ez arren, dieta erdia ordainduko da lanaldia 13:30 baino lehen hasten denean eta 15:00ak baino lehen itzultzen denean (bazkaria), edo lanaldia 21:30 baino lehen hasten denean eta 23:00ak baino lehen itzultzen denean (afaria).

Dieta erdian jatordu bakarra sartzen da, eta zenbatekoa 20 euro gordinekoa izango da.»

Era berean, negoziazio-mahaiko kideek ezartzen dute aldaketa horrek hitzarmen kolektiboaren indarraldiaren hasieratik izango dituela ondorioak.


Azterketa dokumentala