
14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
272
IRAGARKIA, 283/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Fabiola Alcon Iglesiasek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 283/2023 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 985/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 77/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hain zuzen, 77/2023 Ebazpenaren bidez agindua eman zen 2021eko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrendak argitaratzeko –izendapen luzeenak eta izendapen laburrenak–, Erizaina kategorian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 9a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS