
14. zk., 2024ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (177 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
260
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 5ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek edo tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek edo tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen 2023rako.
Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– Memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 5a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.
RSS