
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
246
IRAGARKIA, Azpeitiko udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten funtsezko ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0012
Eskatzailea: Elmubas Iberica, S.L.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023-10-30eko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Elmubas Iberica, S.L. enpresari baimena eman zaiola Azpeitiko udalerrian (Gipuzkoa) Guerra-Aundi errekastoaren uren litro bateko aprobetxamendurako administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko. Ebazpen horrekin, hargunearen ordez industria-nabearen barruko zundaketa bat egingo da, eta urtean 27.000 m3-ko zuzkidura emango da industria-erabileretarako, 20 urterako.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 26a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS