
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
245
IRAGARKIA, uraren aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko prozeduran entzunaldiaren izapidea jakinarazteko dena.
Entzunaldi-aukera hori pertsonalki jakinarazten ahalegindu arren ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari eta horrekin bat datozen horiei lotuta, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onestekoak, 113. artikuluan jasotzen duen entzunaldi-aukera bermatuz.
Interesdunek hamabost eguneko epea dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki deritzen alegazioak egin eta dokumentuak aurkezteko.
Epe horretan zehar, Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegora bertara daitezke (Intxaurrondo 70, 1. solairua, Donostia / San Sebastian) espedientea aztertzeko.
Hori guztia argitara ematen da, eranskinean jasotzen diren interesdunek jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu dagozkion ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS