Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
244

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Bergarako udalerrian (Gipuzkoa), Osintxu auzoan, dagoen Topin Zuloko Erreka iturburutik ur publikoa hartzeko espedientea. Ur horrek etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabilera izango du.

Espedientearen kodea: A-G-2016-0073.

Eskatzailea: Maria Jesús Bengoa Ruiz de Arbulu.

Jardueraren kokapena: Bergara.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X = 547.359; Y = 4.778.802.

Eskatutako urteko bolumena: 328,8 m3 urtean.

Uraren erabilera: etxerako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.

Obren deskribapena: kutxeta baten bidez iturburutik hartutako urak 5 m3-ko edukierako depositu batera bideratzen dira, ondoren Izarra baserrian banatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala