
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
243
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Oiartzun Udalerriko (Gipuzkoa) Malkor errekako 630 m3/urteko ura abeltzaintzarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0017.
Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
Jardueraren kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
X = 596.518; Y = 4.794.123.
Eskatutako urteko bolumena: 630 m3 urtean.
Uraren erabilera: abeltzaintza-erabilera.
Obren deskribapena: urak hormigoizko enkofratu-presa baten bidez biltzen dira (0,84 m garai, 2,5 m luze eta 15 cm zabal). Puntu horretatik urak grabitate bidez 69 m desbideratzen dira, flotagailu bat duen 1,1 m3-ko edukierako aska bateraino.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS