
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
241
IRAGARKIA, 360/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 360/2023 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 27ko 1200/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten den ELA sindikatuak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak 2023ko maiatzaren 12ko gutxieneko zerbitzuei buruz emandako Agindua Uribeko ESIan aplikatzeko egintzen aurka. Hain zuzen, agindu horren bidez ezartzen dira Osakidetzako langileek komunitateari ematen dizkioten ezinbesteko zerbitzuak, deitutako grebak irauten duen bitartean, hau da, 2023ko maiatzaren 17ko 22:00etatik maiatzaren 19ko 22:00etara.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 9a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS