Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
239

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 316/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

316/2023 prozedura laburtua, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko martxoaren 21eko Ebazpenaren aurka aurkeztutakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu eta argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA
Eskaera baiesteak honako zerrendetako hautagaiei eragin diezaieke:
Zerrendak:
1541 ADMINISTRAZIO-KUDEAKETAKO PROZESUAK:

Araba: hautagaiak zerrendako 901. postutik aurrera (hautagaiak, guztira: 1412).

Bizkaia: hautagaiak zerrendako 1133. postutik aurrera (hautagaiak, guztira: 1789).

Gipuzkoa: hautagaiak zerrendako 1077. postutik aurrera (hautagaiak, guztira:1716).

1542 MERKATARITZA-PROZESUAK:

Araba: hautagaiak zerrendako 857. postutik aurrera (hautagaiak, guztira: 1340).

Bizkaia: hautagaiak zerrendako 1076. postutik aurrera (hautagaiak, guztira: 1696).

Gipuzkoa: hautagaiak zerrendako 1000. postutik aurrera (hautagaiak, guztira: 1558).


Azterketa dokumentala