Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
235

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 21ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dira Lantarongo udalerrian dagoen autokontsumorako 2,09 MWPko eta 30 KV-ko sarerako konexioa dituen «Acideka Solar» planta FVren proiektuari dagokion instalaziorako.

Espediente zk.: 01GEY 202300007.

AURREKARIAK

1.– 2023-03-17an, Dekitra, SA enpresak eskatu zituen aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena Lantarongo udalerrian 2,09 MWP-ko «Acideka Solar» Planta Fotovoltaikoaren proiektuari dagokion instalaziorako.

Proiektuaren xede den instalazioak sarbide- eta konexio-baimena du, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa banatzaileak emana 2023ko otsailaren 27an.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri da delako proiektua. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; eta Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Lantarongo Udalaren iragarki-taulan; 2023ko maiatzaren 19ko ALHAOn eta 2023ko maiatzaren 11ko EHAAn. Ez zen alegaziorik jaso epe barruan.

4.– 48/2020 Dekretuaren 11. artikulua betez, eta administrazio-baimenaren eskatzailearengandik, eskaerarekin batera, administrazio, erakunde, zerbitzu publikoko enpresa eta interes orokorreko zerbitzuen enpresa desberdinen adostasuna eta baldintza teknikoak jaso zirenez instalazio elektrikoak bere kargura dituen ondasun edo eskubideekin, ez zitzaien proiektuaren separata helarazi.

Erakunde hauek dira:

URA.

Telefónica de España SAU.

Lantarongo Udala.

Arabako Foru Aldundia. Errepideak.

Arabako Foru Aldundia. Nekazaritza.

I-DE. Grupo Iberdrola.

ZUZENBIDE OINARRIAK

1.– Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Espediente hau izapidetzerakoan, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Dekitra, SAri aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Lantarongo udalerrian 2,09 MWP-ko «Acideka Solar» Planta Fotovoltaikoaren proiektuari dagokion instalaziorako, ezaugarri hauekin:

1,8 MW-ko potentzia nominala duen planta fotovoltaikoa, Lantarongo udalerriko 0889 – 350408890A00000000JT katastro-erreferentzia duen partzelan kokatua:

– 3.120 panel fotovoltaiko, 670 Wp-koak.

– 9 inbertitzaileak, 200 kW-koak.

– Transformazio-zentroa, 0,8/30 kV, 1800 KVA (2L+1P).

– Babes- eta neurketa-zentroa (2L+1P+1M).

30 kV-ko lurpeko ebakuazio-linea, 951 m-ko luzerakoa, Enpresa Banatzailearen Sekzionamendu - Zentroraino.

Ebazpen hau ematen da ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.

Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren, eta arauzko egiaztapenak egin ondoren, obrak amaitu direla jakinaraziko dio Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzari, ustiatzeko eta martxan jartzeko baimena eman dezan. Horrekin batera, aplikatu beharreko erregelamendu teknikoetan adierazten den dokumentazioa aurkeztuko du.

Sortzeko instalazioa ixteko, aldez aurreko administrazio-baimena beharko da, 48/2020 Dekretuaren VI. kapituluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen hau eman arren obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak behar izatea gerta daiteke, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenek eskubideak izan ditzakete, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala