
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (343 KB - 28 orri.)
- EPUB (1808 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
233
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu eta berrikusi egiten baita Compañía Norteña de Bebidas Gaseosas (Norbega) SLri Galdakaoko udal-mugartean (Bizkaia) edari freskagarriak fabrikatzeko eta banatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua.
EGITATEAK
1.– Ingurumen sailburuordearen 2008ko uztailaren 17ko hasierako ebazpenaren bidez (AAI00211), ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Compañia Norteña de Bebidas Gaseosas (Norbega) SA enpresari, Galdakaon (Bizkaia) duen edari freskagarriak fabrikatzeko eta banatzeko instalaziorako, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen esparruan.
2.– Ingurumeneko sailburuordearen 2009ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor egin zen Norbega SAri emandako ingurumen-baimen integratua Galdakaoko udal-mugartean (Bizkaia) edari freskagarriak fabrikatzeko eta banatzeko jarduerarako.
3.– 2011ko martxoaren 25ean, Norbega SAk baimen-aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen ingurumen-adierazleak aldatzeko, hondakin ez-arriskutsuen HEZ kodeak eguneratzeko eta kolektorerako isuriak eguneratzeko. 2011ko azaroaren 7ko Ebazpen bitartez, organo honek aldaketa ez-funtsezkoa dela baieztatu eta 16–I–01–000000000221 baimen-zenbakia esleitu zion.
4.– 2012ko otsailaren 21ean, organo honek jakinarazi zuen aldaketa ez-funtsezkoa zela silo automatizatuan amaitutako produkturako biltegia eraikitzea.
5.– 2013ko uztailaren 24an, Norbega SAk baimen-aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen Kukullaga eraikina eraisteko eta biltegi kontzentratu bat eraikitzeko. Organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2013ko abuztuaren 21ean.
6.– 2014ko irailaren 8an, Norbega SAk baimen-aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen kontzentratuen biltegia zabaltzeko. Organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2014ko irailaren 16an.
7.– 2017ko martxoaren 8an, Norbega SAk baimen-aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen hidrokarburoen bereizgailu bat instalatzeko lehengaien nasan.
8.– 2018ko maiatzaren 18an, Compañia Norteña de Bebidas Gaseosas SAk, IKS bitartez, jakinarazi zuen sozietatearen izenaren aldaketa jakinarazi zuen beste honetara: Compañia Norteña de Bebidas Gaseosas (Norbega) SL.
9.– 2019ko abenduaren 4an, Europako Batzordearen Aldizkari Ofizialean 2019/2031 Betearazpen Erabakia (EB) argitaratu zen, Batzordearena, 2019ko azaroaren 12koa, zeinaren bidez ezartzen baitziren elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (C/2019/7989).
10.– 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.
11.– 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.
12.– 2020ko apirilaren 15ean, instalazioaren titularrak instalazio baimenduan aldaketa bat egiteko asmoa jakinarazi zion Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, eta aldaketa hori funtsezkoa ez zela ere bai. Horretarako, AAI00211_MNS_2020_001 dokumentazioa erantsi zuen, aldaketa hori funtsezkoa ez dela justifikatzeko.
13.– Organo honi jakinarazitako aldaketa zen ingurumen-baimen integratuan ezarritako zaratari buruzko muga berrikusteko.
14.– 2020ko abenduaren 29an, instalazioaren titularrak instalazio baimenduan aldaketa bat egiteko asmoa jakinarazi zion Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, eta aldaketa hori funtsezkoa ez zela ere bai. Horretarako, AAI00211_MNS_2020_002 dokumentazioa erantsi zuen, aldaketa hori funtsezkoa ez dela justifikatzeko.
15.– Organo honi jakinarazitako aldaketa zen ingurumen-baimen integratuan jasotako hondakinak berrikusteko.
16.– 2023ko otsailaren 8an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Norbega SLri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.
17.– 2023ko otsailaren 22an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Norbega SLk.
18.– Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusita, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2023ko martxoaren 31n emandako Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, ingurumen-baimen integratua emateko Norbega SLk egindako berrikuste-eskabidea, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko; horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2023ko apirilaren 5ean.
19.– Ingurumen-baimen integratua berrikusteari buruzko informazio publikoaren izapidea amaituta, egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.
20.– 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2023ko maiatzaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Galdakaoko Udalari.
21.– 2023ko maiatzaren 15ean, 19an eta 24an, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak txostenak bidali zituzten, espedientean ageri den emaitzarekin.
22.– 2023ko azaroaren 14an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Norbega SLren esku utzi zen espediente osoa.
23.– 2023ko azaroaren 23an, Norbega SLk idazki bat igorri zuen, zeinetan alegazioak aurkezten baititu.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.
3.– Horrenbestez, ingurumen-baimen integratua berrikusi behar zen Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 Betearazpen Erabakira egokitzeko, zeinaren bidez ezartzen baitziren elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (C/2019/7989).
4.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 17ko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5.– Ebazpen honetan, kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko asmoz instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak zehazteko. Zehazki, Europako Batzordearen BREF dokumentu honen edukia hartu da kontuan: Elikagaien, edarien eta esnearen industrietako teknika erabilgarri onenak (TEO) («Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Food, Drink and Milk Industries»), 2019koa.
6.– Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu «teknika erabilgarri onenak»: oinarri jakin bat eratzeko teknika batzuen gaitasun praktikoa frogatzen duten jardueren eta ustiapen moten garapen faserik eraginkorrena eta aurreratuena; zehazki, isurtzeko muga-balioen oinarria eratzeko eta emisioak eta ingurumen osoan eta pertsonen osasunean emisioek duten eragina saihesteko edo –hori saihetsezina bada– murrizteko baimenaren beste baldintza batzuen oinarria eratzeko teknikak darabiltzaten jardueren eta ustiapen moten garapen faserik eraginkorrena eta aurreratuena. Oker materialak atzeman dira aipatutako 2008ko uztailaren 17ko Ebazpenean, ekoizpen-ahalmenari dagokienez.
7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
8.– Erreferentziazko Ebazpenean okerrak hauteman ondoren, okerrak zuzentzea erabaki da: zuzen adieraztea 211.942.783 litroko ekoizpen-ahalmena hasierako ebazpenean eta 236.317.664 litrokoa ebazpen honetan.
9.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikulua aplikatuko da, zeina izapideen kontzentrazioari buruzkoa baita: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».
10.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Ebazpen hau emateko eskumena du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Aipatutako legeria eta gai honetan aplikatu behar diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzea Norbega SLk jakinarazitako aldaketa-proiektuak, Galdakaon (Bizkaia) edari freskagarriak fabrikatzeko eta banatzeko jarduerari buruzkoak.
Bigarrena.– Berrikustea Compañía Norteña de Bebidas Gaseosas (Norbega) SLri 2008ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua, Bizkaiko Galdakaoko udal-mugartean edari freskagarriak fabrikatzeko eta banatzeko jarduerarako, Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakian azaltzen diren baldintzetan.
Hirugarrena.– Aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako baldintzetan, behin eta berriz aipatu den ingurumen-baimen integratuaren apartatu hauek:
– Lehenengoa.
– Bigarrena.
– Laugarrena.
Laugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea Compañía Norteña de Bebidas Gaseosas (Norbega) SLri, Galdakaoko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari.
Errekurtsoak:
Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.
Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS