Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
230

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekintzaileei laguntzeko laguntzak finantzatzera 2023ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela (deialdiaren IV. kapitulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2023ko laguntzen deialdia (2023. urtea) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko maiatzaren 25eko bileran (2023-06-02ko EHAA).

Deialdiaren 25.2 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu direnez (deialdiaren IV. kapitulua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatze aldera 2023. urtean esleitu den aurrekontu-kreditua agortu dela 2023ko urriaren 17an. Espedientea 19ak eta 07 minutuan aurkeztu da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala