Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
226

2314/2023 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia hutsik uzten den.

Ikusita Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Zuzendaritza Nagusi honen irailaren 5eko 1739/2023 ebazpenaren bidez argitaratu zen, irailaren 20ko EHAAn.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek deialdia bete gabe uztea erabaki du, aurkeztutako hautagaiek baldintzak betetzen dituzten arren, inguruabar pertsonalak direla-eta atzera egiten diotelako aurkeztutako eskabideari, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen ekainaren 28ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komunaren 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala