
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
223
1045/2023 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Antonia Arrubarrena Ormaechea andrea izendatzen den Erizaintzako Ondoko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitalean.
Urriaren 26ko 793/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko azaroaren 16ko EHAA, 219. zk.), deialdia egin zen, Erizaintzako Ondoko lanpostu bat betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitalean.
Balorazio batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioztatu ondoren, dagokion izendapen-proposamena egin du, eta ikusita María Antonia Arrubarrena Ormaechea andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du Erizaintzako Ondoko izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitalean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren Hirugarren Arau Komunean ezarritakoarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– María Antonia Arrubarrena Ormaechea andrea izendatzea Erizaintzako Ondoko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Bermeoko Ospitalean.
Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Baldin eta lanpostuak izendapen askearen bitartez bete badira, izendapenak egin dituen organo berberak nahierara kargugabetu ditzake izendaturiko langileak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik mugitu behar izateak berekin ekarriko du langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriako Ian-baldintzei eutsiko die. Antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, baita izendatua izan aurretik betetzen zuen lanpostuaren antolakuntza- eta lurralde-eremu berari ere. Atxikipenak ondorioak izango ditu lanpostua utzi den hurrengo egunetik aurrera, eta lanpostua betetzeko, eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko abenduaren 26a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS