
13. zk., 2024ko urtarrilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
222
1044/2023 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Antonia Arrubarrena Ormaechea andrea, berak hala eskatuta, Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
5/2006 Ebazpenaren bidez, María Antonia Arrubarrena Ormaechea andrea izendatu zen Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako Gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bat etorrita ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenekin, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– María Antonia Arrubarrena Ormaechea andrea kentzea Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako Gainbegirale kargutik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, berak hala eskatuta, eta horrekin batera, eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu 2023ko abenduaren 31ko lanaldia bukatutakoan.
Hirugarrena.– Interesdunari eta jatorrizko zerbitzu-erakundeari honen berri ematea eta Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko abenduaren 26a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ARATXU LOZANO OTERO.
RSS