Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2024ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
190

AGINDUA, 2023ko abenduaren 22koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2023ko «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria».

Urriaren 3ko 145/2023 Dekretuak, «Adinekoentzako Lagunkoitasun Jardunbide Egokien Saria» arautzen duenak eta 2023ko edizioaren deialdia egiten duenak, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, saria emateko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, dagokion urteko deialdiaren agindua argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 20an amaitu zen.

Aipatutako artikuluaren arabera, eta epaimahaiaren proposamena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko ekitaldiari dagokion «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» ematea «Lekitto Bedarra» Ortularien Elkarte Kultural Ekologista erakundeak aurkeztutako «Lagunak egiten ortuan» jardunari.

Erakunde irabazleak 3.000 euroko txeke bat jasoko du, aipatutako dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 6. puntuan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Sailburuak agindua ematen duenean, administrazio-bidea agortuko denez, organo berari berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera izango da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 22a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala