Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2024ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
174

1061/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Manuela García Veloso andrea Larrialdietako Gainbegiralea kargutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

768/2023 Ebazpenaren bidez, Manuela García Veloso andrea Larrialdietako gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, zuzendaritza-gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Manuela García Veloso andrea Larrialdietako Gainbegiralea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko abenduaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2023ko abenduaren 20a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (904/2022 Ebazpena, azaroaren 28koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA ROSARIO MARTÍN ROMÁN.


Azterketa dokumentala