Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2024ko urtarrilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
146

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 27koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzen-dariarena, zenbait entitatetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko uztailaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten zuen ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bigarrena.– 2023ko urriaren 26an, behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena argitaratu zen. Ebazpenaren hirugarren puntuak ezartzen du behin betiko likidazioa, plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren menpe egongo dela, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta erakunde autonomiadunen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena.– Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez (IVAPeko zuzendariaren 2023ko uztailaren 12ko Ebazpenaren eranskina), prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta honako helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eus

Hirugarrena.– Laguntzak justifikatzeari eta ordaintzeari buruz deialdiaren hamargarren oinarriak ezartzen duenez, egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz erakundeak azkenean egokituko zaizkion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, itzuli egin beharko dira behar ez den bezala jaso diren kopuru horiek.

Aurreko guztia dela eta, behin planaren edo programaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

Autonomia erkidegoko udal administrazioak:
(Ikus .PDF)
Autonomia erkidegoko foru administrazioak:
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, berariazko akordioa jaso edo isilbidez ezeztatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 27a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala