
8. zk., 2024ko urtarrilaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
121
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Leonardo Bich jaunak gainditu egin duela 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenak (2023ko abuztuaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Logika eta Zientziaren Filosofia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Leonardo Bich jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NIE zkia.: ***5625**. Kodea: IDPTCL1 – D00321-4 Jakintza arloa: Logika eta Zientziaren Filosofia. Saila: Filosofia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Zientziaren Filosofia I».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko abenduaren 27a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS