Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2024ko urtarrilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEZOKO UDALA
115

IRAGARKIA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) atxikitzeko erabakia jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.

Lezoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko azaroaren 29an egin zuen bilkuran, zati xedatzailean honela dioen erabakia hartu du besteak beste:

Lehenengoa.– Lezoko Udala «Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean» (UEMA) bazkide gisa sartzea; eta ondorioz, Mankomunitatearen Batzarrari sarrera eskatzea.

Bigarrena.– Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Estatutuak onartzea, 2008ko urtarrilaren 11n Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenak.

Hirugarrena.– Espedientea jendaurrean jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean, hilabetez, erabaki hau Gipuzkoako eta Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak idatziz aurkez ditzaten.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren toki-araubidearen arloko organo eskudunari eskatzea Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 103.3 eta 103.9 artikuluetan jasotako txostena eman dezan.

Bosgarrena.– EAEko Administrazio Orokorraren toki-araubidearen arloko organo eskudunaren 2/2016 Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 103.3 eta 103.9 artikuluetan aurreikusten den txostena jasota, eta hirugarren atalean adierazitako jendaurreko tramitean alegaziorik ez bada aurkezten, erabaki hau, besterik gabe, behin betiko erabakitzat joko da, ondorio juridiko guztietarako.

Seigarrena.– Erabaki honen berri ematea Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari (UEMAri).

Lezo, 2023ko abenduaren 14a.

Alkatea,

MIKEL ARRUTI SALABERRIA.


Azterketa dokumentala