Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2024ko urtarrilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
105

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 15ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Horren bidez dirulaguntzak ematen dira 2023-2024 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez dirulaguntzak ematen dira 2023-2024 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programen garapena finantzatzeko.

Eskaeren espedienteak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua da dirulaguntzak ematea ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko lanbide-heziketako ikasleei 2023-2024 ikasturtean zehar tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko, ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez. Gastua, alabaina, lanbide-heziketako titulua lortzera bideratu behar da. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira horiek, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen dira; horrez gain, bertan ezarri dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.

2. artikulua.– Dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 70,698koa izango da, betiere 2023ko irailaren 26ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 15a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala