Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2024ko urtarrilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
103

AGINDUA, 2023ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburua eta kontseiluburuordea izendatzen dituena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko irailaren 17ko Aginduaren bidez, «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Arautegia aldatu eta haren testu bategina onartu zen. Bada, agindu horrek 32.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Kontseiluburua hautatzeko, Osoko Bilkurako kide hautetsien gehiengo arrunta behar da. Hauetako bat zein beste pertsona bat hauta daiteke kargurako. Osoko Bilkurak hautespenaren berri emango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, sailburuak izenda dezan».

«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak kontseiluburua eta kontseiluburuordea aukeratu ditu Kontseilua berritzeko egindako hauteskunde-prozesuaren ondoren, bat etorriz «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deia egiten duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduan xedatutakoarekin.

Kontseiluak 2023ko abenduaren 18an egindako jakinarazpena jaso da, botoak jasotzen dituena, eta, harekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea honako pertsona hauek:

Kontseiluburua: Miren Itziar Eizaguirre Beristain andrea.

Kontseiluburuordea: Ignacio Amestoy Aranguren jauna.

Bigarrena.– Agindu honen berri ematea «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileari.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 20a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala