
7. zk., 2024ko urtarrilaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
101
AGINDUA, 2023ko abenduaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Ingurugiro Etxea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa (helbide aldaketa eta patronatuaren osaeraren aldaketa) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.
2023ko uztailaren 6an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko 2023ko martxoaren 24ko eskritura, Azpeitian emana Francisco-Javier Lazaro Eusa notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 589). Eskritura horren bidez, publiko egiten dira Patronatuak 2023ko urtarrilaren 10ean hartutako erabakiak: erakundearen helbidea aldatzeari, patronatuaren osaera aldatzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko estatutu-aldaketari buruzkoak.
Erabaki horien bitartez, aldatu egin da helbideari buruzko estatutu-xedapena (4. artikulua), egoitza Azpeitiko (Gipuzkoa) Foru Ibilbidea kaleko 18tik herri bereko Plaza Nagusiko 5era lekualdatzeko.
Izenari buruzko 1. artikuluan, Fundazioa Euskal Sektore Publikokoa dela gehitu da, Azpeitiko Udalari atxikita dagoelarik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 63. eta 64. artikuluetan eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 41. artikuluan araututa baitago.
Patronatuaren osaera aldatu da (8. artikulua), eta gutxieneko kide kopurua murriztu da: bederatzi kide izatetik zazpi izatera igaro da egungo idazketan.
Era berean, patronatuko kideak hautatzeko modua aldatu da, eta honela izendatuko dira:
– Azpeitiko Udalak izendatutako bost kide.
– Azkoitiko Udalak izendatutako kide bat.
– Urola Erdiko Lapatx Zabortegia SAk izendatutako kide bat.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Ingurugiro Etxea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko adostu baitzen, Agindu honen datarekin; 2023ko martxoaren 24an, Azpeitian, Francisco-Javier Lazaro Eusa Notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 589).
Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Ingurugiro Etxea fundazioaren helbide aldaketa, bai eta ebazpen honen azalpen-zatian aipatutako gainerako aldaketak ere, agindu honen datarekin, 2023ko martxoaren 24an, Azpeitian, Francisco-Javier Lazaro Eusa notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 589).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS