
5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
IHOBE, S.A. INGURUMEN JARDUKETARAKO SOZIETATE PUBLIKOA
87
IRAGARKIA, Ihobe, SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarena, Sozietatearen ondasun bat prozedura irekiaren bidez besterentzeko lehiaketa publikoa argitaratzeko.
Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bere ondasun higiezin hau besterenduko du:
9.097,57 m2ko azalera katastrala duen orubea. Bertan, elkarri lotutako zenbait eraikin dago, konplexu bat osatuz, gaur egun errentan emana dagoena eta industria-hondakinak tratatzeko erabiltzen dena.
Eraikuntzen identifikazio eta azalera katastralak honako hauek dira:
– Lursaila honela identifikatzen da: 3. poligonoa, 13. etxe-uhartea, 005. lurzatia (9.097,57 m2).
– Eraikinak:
– N1409646Y, N1409647Q, N1409648B, N1409649J, N1409650H (solairuarteko eta beheko solairuko industria-eraikinak eta bulego-eraikina) (3.615,57 m2)
– N1409651P (Olio-upela).
– N1409652A Pisatzeko instalazioa (ENG).
– N1409653Y (Gasa Erregulatzeko eta Neurtzeko Gunea).
– N1409654Q (Suteen aurkako instalazioa).
– N1409655 (Hozte-dorrea).
Eskaintzak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, besterentzearen iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lehiaketa arautzen duten gainerako baldintzak Ihoberen web orrian eskuragarri dagoen baldintza-agirian daude: www.ihobe.eus
Bilbao, 2023ko azaroaren 16a.
Ihobeko zuzendari nagusia,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.
RSS