
5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
85
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aiako (Gipuzkoa) Andatza auzotik igarotzen den Santiago Erreka errekastoa 8 presa txiki eraitsita iragazkortzeko obren espedientea.
Espedientearen kodea: AO-G-2023-0469.
Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):
X = 571.208; Y = 4.787.452.
Obren deskribapena: Santiago Erreka errekastoa egoera ekologiko onean egoteko, luzetarako eta zeharkako iragazkortasun egokia lortu behar da, eta horretarako, Aiako (Gipuzkoa) Andatza auzotik igarotzen den Santiago errekastoan erabiltzen ez diren 8 presa txiki eraistea aurreikusi da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da hogeita hiru egun balioduneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuak, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duenak, 8. xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Horrela, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, Uraren Euskal Agentzia honetan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 14a.
Obra Baimenen Arloko arduraduna,
IÑIGO AUZA ALDASORO.
RSS