
5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
81
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 573/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hautagai batek 573/2023 prozedura laburtua aurkeztu du Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ustez isilbidez ezestearen aurka. Epaimahai kalifikatzaile hori arduratzen da 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako suhiltzaile kategoriako (azpieskala operatiboa) Administrazio Bereziko Eskalan, Prebentzio eta Suteak Itzaltzeko Zerbitzu motakoan, sartzeko hautaketa-prozeduraz.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko abenduaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS