
5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 9 orri.)
- EPUB (562 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
78
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, 2023ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Lerroa: «Ikerketa sanitarioko jarduera sustatzea».
Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bitartez (2023ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdia iragarri zen.
Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.
«Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean zehaztutako «Ikerketa sanitarioko jarduera sustatzea» lerroko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak.
Bigarrena.– Ukatzea II., III. eta IV. eranskinetan adierazitako ikerketa sanitarioko jarduera sustatzeko ikerketa- eta garapen-proiektuen (I+G) eskaerak, azaldutako arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan, hargatik eragotzi gabe egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.
RSS