
5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 13 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
74
117/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, argitara emateko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta « Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA / Vivienda y Suelo de Euskadi, SA (Visesa)» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituen 2023ko programa-kontratua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako programa-kontratua sinatu du, eta, publikotasun egokia emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA (Visesa)» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituen 2023ko Programa-Kontratua. Hitzarmena ebazpen honen eranskinean dator.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 21a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 21EKO 117/2023 EBAZPENARENA.
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILAREN ETA EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA SA (Visesa) SOZIETATE PUBLIKOAREN ARTEKO HARREMANAK ARAUTZEN DITUEN 2023KO PROGRAMA-KONTRATUA.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 15a.
BILDU DIRA:
– Batetik, Ignacio Arriola López jauna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua
– Eta, bestetik, Carlos Quindós Fernandez jauna, «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA» (Visesa) sozietate publikoko zuzendari nagusia.
PARTE-HARTZAILEAK.
– Ignacio Arriola Lopez jauna, bere kargua betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.
– Carlos Quindos Fernandez jauna, lehen aipatutako sozietate publikoaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bi aldeek elkarri aitortzen diote legezko gaitasun nahikoa badutela hitzarmen hau egiteko, eta, horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
I.– Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 35.1 artikuluan xedatutakoaren arabera:
«Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, 32. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraitu gabe, zuzenean esleitu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lurzoruaren gaineko azalera-eskubidea eratzea, edo laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kapitalaren gehiengoaren partaidetza duen sektore publikoko Sozietateei, edo Zuzenbide Publikoko Entitateei.»
II.– Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 35.2 artikuluaren arabera:
«Esleipen hori lankidetza-hitzarmenen edo Programa Kontratuen bidez egingo da...».
III.– Era berean, gaur egungo Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua besterendu ahal izango dio, kostu bidez, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA sozietateari, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 99.4.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 18. artikuluaren lehenengo zenbakiko a) idatz-zatian xedatutakoaren arabera, besterentzea administrazio publikoen arteko edo administrazio publikoen eta sektore publikoko erakundeen arteko hitzarmenen ondorio denean, zuzenean besterendu ahal izango dira Lurzoru Ondare Publikoko ondasunak, erregelamendu bidez zehazten diren betekizun eta baldintzekin.
IV.– «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA» sozietate publikoa da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan xedatutakoaren arabera; eta babes publikoko etxebizitzen sustapena bere helburu sozialaren barruan dago, azaroaren 21eko 258/1989 Dekretua aldatzen duen otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
V.– Programa-kontratu honen bidez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak datozen ekitaldietan abiaraziko dituen babes publikoko etxebizitzen sustapenei dagokienez esku hartzen duen sozietate publikoari eman beharreko onurak zehazten dira.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera, lege honen garapenari dagozkion erregelamenduak eman eta indarrean sartu arte, eta hau onartzen den unean indarrean daudenak ordeztu arte, erregelamendu horiek indarrean jarraituko dute lege-xedapen honen aurka edo harekin kontraesanean ez dagoen guztian.
VI.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak programa-kontratu honen bidez bere gain hartzen dituen dirulaguntzak emateko behar diren baliabide ekonomikoak aurreikusten dira, aurrekontu-aplikazioaren barruan.
VII.– Bi alderdiak ados daude dagozkien interesetan, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuan ezarritakoa kontuan hartuta, programa-kontratu hau formalizatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK.
Lehenena.– Xedea.
2023ko programa-kontratu honen xedea da Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA sozietate publikoaren partaidetzak zehaztea, adieraziko diren babes publikoko etxebizitzen sustapen pribatuetarako, bai etekinak emateari dagokionez, bai horiek gauzatzeko bi alderdiek beren gain hartutako baldintzei eta betebeharrei dagokienez.
Bigarrena.– Jardun-eremua.
A) Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA sozietate publikoak konpromisoa hartzen du jarraian adierazten diren sustapenak egiteko, honako ezaugarri orokor hauen arabera:
Araba.
Udalerria: Laudio.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: alokairuko 48 BOE.
Eremua eta partzelak: Goiko Plaza, AR-2 partzela.
Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 288.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 1.680.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (3.360,00 m2 e); Lehen 45 m2, 1.911,96 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 1.816,36 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.593,30 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.274,64 euro/m2e.
– Eranskinak (1.200,00 m2 e): 637,32 euro/m2e.
– Garaje libreak (800,00 m2e)
– Lokalak (0 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren kalkulua: Udalaren eta Sailaren arteko hitzarmena onartu da. Visesaren aldeko azalera-eskubidea 2024an eratzea aurreikusten da.
Udalerria: Laudio.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 29 BOE alokairuan.
Eremua eta partzelak: Goiko Plaza, AR-3 partzela.
Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 174.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 1.015.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (1.940,00 m2 e); Lehen 45 m2, 1.911,96 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 1.816,36 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.593,30 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.274,64 euro/ m2e.
– Eranskinak (0 m2 e): 637,32 euro/m2e.
– Garaje libreak (0 m2e)
– Lokalak (0 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren kalkulua: Udalaren eta Sailaren arteko hitzarmena onartu da. Visesaren aldeko azalera-eskubidea 2024an eratzea aurreikusten da.
Bizkaia.
Udalerria: Bilbao.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: alokairuko 175 BOE.
Eremua eta partzelak: Bolueta A.R. 4.21 RE-4B eta RE-4C partzelak.
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 1.050.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 6.125.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (12.164,00 m2 e); Lehen 45 m2, 2.213,64 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 2.102,96 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.844,70 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.475,76 euro/ m2e.
– Eranskinak (4.550,00 m2 e): 737,88 euro/m2e.
– Garaje libreak (0 m2e)
– Lokalak (1.860 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren kalkulua: Visesaren jabetza.
Udalerria: Bilbao.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: alokairuko 60 BOE.
Eremua eta partzelak: Otxarkoaga Aixe Ona A.2.16.5 partzela.
Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 360.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 2.100.000 euro.
– Urbanizazio publiko orokorra: 300.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (4.009,68 m2 e); Lehen 45 m2, 2.012,40 euro/ m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 1.911,78 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.677,00 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.341,60 euro/m2e.
– Eranskinak (1.772,04 m2 e): 670,80 euro/m2e.
– Garaje libreak (0 m2e)
– Lokalak (0 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren zenbatespena: Eusko Jaurlaritzaren titulartasuna. Aurreikusita dago Visesaren aldeko azalera-eskubidea eratzea 2024an.
Udalerria: Ortuella.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 87 alokairuko BOE.
Eremua eta partzelak: SR-2 Peñota P1 partzela.
Salmenta-araubidea: azalera-eskubidea.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 522.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 3.045.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (5.261,00 m2 e); Lehen 45 m2, 1.911,96 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 1.816,36 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.593,30 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.274,64 euro/m2e
– Eranskinak (2.262,00 m2 e): 637,32 euro/m2e.
– Garaje libreak (78,00 m2e)
– Lokalak (200,00 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren zenbatespena: Eusko Jaurlaritzaren titulartasuna. Aurreikusita dago Visesaren aldeko azalera-eskubidea eratzea 2024an.
Udalerria: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 38 alokairuko BOE.
Eremua eta partzelak: San Fuentes UE S.F.16 partzela, 19545 erregistro-finka.
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 228.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 1.330.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (2.210,00 m2 e); Lehen 45 m2, 2.213,64 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 2.102,96 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1844,70 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.475,76 euro/m2e
– Eranskinak (1.140,00 m2 e): 737,88 euro/m2e.
– Garaje libreak (0 m2e)
– Lokalak (0 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Beste konpromiso batzuk: Visesak eta Udalak sinatutako hitzarmenean ezartzen denez, urbanizazio publikoaren eta eraikuntzari lotutako urbanizazioaren kostua, batera hartuta, zazpiehun mila (700.000) euro (BEZik gabe) baino handiagoa bada, Abanto-Zierbenako Udalak bere gain hartuko du hortik gorako zenbatekoa, hirurehun mila (300.000) euro arte. Gainkostu hori, egonez gero, obrak likidatzen diren unean ordainduko dio Udalak Visesari.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren estimazioa: Udalaren eta Visesaren arteko hitzarmena, 2023-02-02an sinatua. Uste da Visesak 2023an egingo duela jabetza osoaren erosketa publiko.
Gipuzkoa.
Udalerria: Tolosa.
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 81 BOE alokairuan.
Eremua eta partzelak: Amarotz, P2.2 partzela.
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa.
Sustapenak dituen onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako dirulaguntza: 486.000 euro.
– Errentamendurako pizgarriak: 2.835.000 euro.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (5.694,00 m2 e); Lehen 45 m2, 2.213,64 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 60 m2 arte, 2.102,96 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 75 m2 arte, 1.844,70 euro/m2e; ondorengo 15 m2, 90 m2 arte, 1.475,76 euro/m2e
– Eranskinak (2.349,00 m2 e): 737,88 euro/m2e.
– Garaje libreak (0 m2e)
– Lokalak (0 m2e)
Visesak Udalari Sailaren kontura egindako lagapenak: E/A.
Lurzoruaren erabilgarritasunaren kalkulua: Visesaren jabetza.
Oharra: Zenbatetsitako azalera erabilgarriak. Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioetan zehaztuko dira behin betiko etxebizitzen azalera eta kopurua.
B) Visesak ez ditu bere gain hartuko sustapen bakoitzerako berariaz jaso ez diren eta kostu ekonomiko handiagoa dakarten betebeharrak.
C) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak honako inguruabar hauek ziurtatzen ditu programa-kontratu honetan jasotako sustapenetan lagatzen diren lurzoruei dagokienez:
1.– Oin berriko eraikuntza berriak egiteko gaitasun geologikoa.
2.– Zortasunik, kargarik, zergarik, errentamendurik eta okupatzailerik ez dutela.
3.– Eraikuntzarako egokiak izateko behar diren legezko baldintzak betetzen dituztela, batez ere lursailetan substantzia kutsatzailerik ez egoteari dagokionez, garbiketa- eta berreskuratze-eragiketak egitera behartzen baitute, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Egiaztatzen bada ez direla betetzen lurzoruaren ezaugarri horiek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bere gain hartuko ditu inguruabar horren ondorioz Visesari eragiten zaizkion kalte guztiak.
Oharra: deskontaminazioagatiko kalte-ordainei, urbanizazio orokorrari edo Visesak Sailaren kontura edo haren gomendiopean egiten dituen lanei esleitutako partidak behin-behinekoak dira, eta dagokion azken likidaziotik ondorioztatzen denari jarraitu beharko zaio. Une horretan, zenbatekoak erregularizatuko dira, eta dagozkion desbideratzeak kobratu edo itzuliko dira.
Hirugarrena.– Salmenta-prezioak.
Salmenta-prezioen gehieneko muga Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Aginduan adierazitakoa izango da, programa-kontratu honen xede diren etxebizitzak eta eranskinak salerosteko unean indarrean dagoena.
Babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 30eko Aginduaren 3.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, etxebizitzak kanpoko espazioa duenean, horrela lortutako gehieneko prezioak % 2 igo ahal izango dira etxebizitza sozialaren kasuan, % 1,5 babes ofizialeko etxebizitzaren kasuan eta % 1 etxebizitza tasatuaren kasuan. Igoera hori diru-sarreren kalkuluetan kontuan hartu da, programa-kontratu honetan sartutako sustapenetan aplikatu denean.
Laugarrena.– Kalitate-irizpideak.
Nahitaez bete beharreko kalitate-irizpide hauek ezartzen dira: alokairura bideratutako araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzek eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzek sukaldeak muntatuta izan beharko dituzte (goiko eta beheko armairuak, gaineko sukaldea, harraska, sukaldea, labea, garbigailua eta hozkailua).
Azalera-eskubideko araubidean eskualdatu beharreko sustapenetan, eraikuntzaren kontserbazioa bermatzeko, Visesak eraketa-aurreikuspen hauek sartuko ditu eratzen den Jabeen Erkidegoaren Estatutuetan:
1.– Urteko aurrekontua idaztean, mantentze-funts bat hornitzea, higiezina behar bezala kontserbatzeko. Funts horren zenbatekoa ez da izango babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzen prezioaren 1.000ko 1 baino txikiagoa.–
2.– Azalera-eskubidea eman eta 40 urte bete ondoren, urtero inbertitzea babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioetan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzen prezioaren ehuneko 0,5 baino txikiagoa ez den kopurua.–
– Egitura- eta eraikuntza-elementuen sendotasunari eta segurtasunari buruzkoak.
– Euriarekiko eta hezetasunarekiko estankotasunari buruzkoak.
– Instalazioen egoera onari buruzkoak.
– Suteen aurkako segurtasun-neurriei buruzkoak.
Bosgarrena.– Baldintza ekonomikoak.
Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera modu batzuk sustatzeko jarduerei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 14. artikuluan garatzen dira laguntzak (babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako finantzaketa kualifikatua eta laguntza ekonomikoak).
Horrela, diruz lagunduko diren kontzeptuak, alokairu babestura bideratutako etxebizitza-parkeari dagokionez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak emango ditu, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduan aurreikusitako terminoetan (etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera-modu batzuk sustatzeko jarduerei buruzkoa da agindu hori):
1.– Errentamendurako babes publikoko etxebizitzak sustatzeko urbanizazioari lotutako kostuak eta laguntza teknikoa:
Dirulaguntza hori laguntza teknikoaren guztizko kostuaren % 100era irits daiteke, halakotzat hartuz eraikuntza-proiektua eta urbanizazio-proiektua idazteko kostuak, baita obra zuzentzeko eta ikuskatzeko kostuak ere.
Era berean, urbanizazio-kostuen % 100era iritsi ahal izango da, BEZa eta bestelako zergak kanpo.
Bi kontzeptu horiek batuta, gehienez ere sei mila (6.000) euro etxebizitza bakoitzeko.
Birgaitze integratuko areetan, area degradatuetan, landa-eremuetan, despopulazioak eragindako landa-eremuetan eta lehentasunezko jarduketa-eremuak biziberritzeko eskualdeko plan estrategikoetan sartutako eremuetan, laguntzak bederatzi mila (9.000) eurora arte igoko dira etxebizitza bakoitzeko.
Programa-kontratuaren atal honetan, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Visesarekin 2005eko martxoaren 23an sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren bitartez, zuzenean Sailak eta Visesak sustatutako eraikuntza-obren eremuan lan-baldintza hoberenak erraztuko zituzten irizpideak eta jarduketak zehazteko hartutako konpromisoei jarraiki, 60.000 euroko partida sartu da. Partida hori 2023ko ekitaldi honetako obretan lan arriskuen babesaren arloan ardura duten langileen kostuak bere gain hartzera bideratuko da.
Egindako kostuaren justifikazioa aurkeztu ondoren ordainduko da zenbateko hori, eta une horretan erregularizatuko da, horren arabera.
2.– Babes publikoko etxebizitzak sustatzea, ondoren hirugarren bati besterentzeko, baldin eta hirugarren horrek gutxienez 75 urterako errentamendu babestura bideratzen baditu etxebizitzak:
– Hogeita hamabost mila (35.000) euroko zuzeneko laguntza emango da araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza bakoitzeko, araubide orokorreko babes publikoko etxebizitzen errentekin.
– Berrogeita hamabost mila (55.000) euroko zuzeneko laguntza emango da araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitza bakoitzeko, araubide bereziko edo sozialeko babes sozialeko etxebizitzen errentekin.
Kontzeptu bakoitzari dagozkion dirulaguntzak beste kontzeptu batzuetan erabili ahal izango dira, hasieran aurreikusitakoa baino gastu handiagoa egin dela justifikatzen denean. Arrazoi berberengatik, akordio honetan jasotako sustapenen artean dirulaguntzak eskualda daitezke, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren baimenarekin.
Ohar osagarria: klausula hau betez ematen diren laguntzak mantendu egingo dira, baina horrek ez du eragotziko gerora akordioak egitea hasiera batean sustatutako etxebizitzen xedea edo tipologia aldatzeko, ezta alderdietako edozeinek Tokiko Erakunde eta Korporazioekin hartutako konpromisoak aldatzea ere, hala nola lagapenak eta birkokatzeak, sustapen bakoitzerako itundutako baldintzak aldatzea badakarte.
Seigarrena.– Programa-kontratuaren garapena eta jarraipena.
A) Programa-kontratu hau sinatzeak ahalmena ematen dio Visesa sozietate publikoari izapideak hasteko eta dagozkion baimenak eskatzeko, hala nola babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazio-zedula, udal-lizentziak, proiektuak eta laguntza teknikoa kontratatzea, obrak gauzatzea, etab.
Ondoren, programa-kontratuaren eranskin gisa, azalera-eskubidea eratzeko edo lurzoruak kostu bidez zuzenean besterentzeko aginduak erantsiko dira, Baldintza Tekniko eta Juridikoen Pleguekin batera, programa-kontratua horretan barne hartutako Babes Ofizialeko Etxebizitzen sustapen bakoitzerako. Beraz, baimen horiek nahikoak izango dira dagozkion lurralde-ordezkaritzen aurrean Babes Ofizialeko Etxebizitzen Araudiaren 79. artikuluaren e) apartatuan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko, behin-behineko kalifikazioaren zedula lortze aldera.
A.1.– Lurren xedea sustapena izango da, ondoren pertsona fisiko edo juridikoei besterentzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Agindu bidez geroago ezarriko den prozeduraren arabera.
A.2.– Lurzoruaren eskualdatze-prezioaren eta oihartzunaren balioaren mugei dagokienez, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Artikulu horrek honako hau dio:
«1.– Babes ofizialeko etxebizitzen sustapenetara zuzendutako lurzoruen balioa arlo honetan aplika daitekeen legediak ezartzen dituen lurzorua baloratzeko erregelak aplikatzearen ondoriozkoa izango da. Horrenbestez, berdin banatzeko prozesuetan, babes ofizialeko etxebizitzarako lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioa sustatu beharreko produktu higiezinen errentagarritasunak haztatuz kalkulatuko da. Nolanahi ere, babes ofizialeko etxebizitzaren lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioak ez ditu inolaz ere muga hauek gaindituko:
a) Etxebizitzen eta, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, gainerako eraikinen gehienezko prezioaren % 15.
b) Etxebizitzen eta, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, gainerako eraikinen gehienezko prezioaren % 20.
c) Prezio horren % 25, erregulazio autonomikoko erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak direnean.
Etxebizitzarekin lotuta ez dauden lokalen eta eranskinen gehienezko prezioa kalkulatzeko merkatuko prezioak erabiliko dira.
2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, urbanizazioaren gastutzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147. artikuluan xedatutakoak.
3.– Babes ofizialeko etxebizitzaren sustapenera zuzendutako lurzoru, orube, partzela eta jada urbanizatutako hirigintza-eraikigarritasunen kostu bidezko eskualdatzearen gehienezko prezioak ezin izango ditu artikulu honen lehenengo paragrafoan gehienezkotzat jotako portzentajezko mugak gainditu. Kostu bidezko eskualdatzean muga hauek gainditzea arrazoi nahikoa izango da kalifikazioa ukatzeko.»
Prezioa ordaintzeari dagokionez, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 94. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Aipatutako artikuluan xedatutakoa errespetatuz, Visesak prezio hori ordainduko du programa-kontratuaren xede diren etxebizitzak eskrituratu ondoren.
B) Visesa sozietate publikoak sei hilean behin bidaliko dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari sustapenen hasierari eta bilakaerari buruzko informazio zehatza (esleipenak, obraren egikaritze-zenbatekoak, epeen betetzea, eta abar), eta urteko bileretan adostuko dira programa-kontratu honen jarraipenaren eta betetzearen ondorioz bidezkoak diren ekintzak.
Horretarako, bi alderdiek, ados jarrita, batzorde misto bat eratuko dute, programa-kontratu honen jardueren programazioa, jarraipena eta balorazioa egiteko. Batzordea Visesako zuzendari nagusiak eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak edo horiek eskuordetutako pertsonek osatuko dute. Urtero, programa-kontratuaren babesean egindako jardueren memoria bat egingo da, baita hurrengo ekitaldirako jarduera-proposamen bat ere.
Zazpigarrena.– Kontratua eguneratzeko eta sustapenak sartzeko prozedura.
Programa-kontratua gauzatzeko eta kudeatzeko dokumentu honi egiten zaizkion aldaketak, baita sustapen eta kudeaketa-ildo berriak ere, eranskin hauen bidez formalizatuko dira. Eranskin horietan, kontratu-konpromisoen eguneratzea eta kontraprestazio ekonomikoa jasoko dira.
Zortzigarrena.– Dirulaguntzak eta maileguak.
A) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak honela ordainduko ditu dirulaguntzak:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
B) Etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen alokairua eta beste erabilera-modu batzuk sustatzeko jarduerei buruzko 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 11. artikuluaren arabera eman beharreko hipoteka-maileguek edo deskontu-lerroek, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren lurralde-ordezkaritzetan izapidetu ondoren, etxebizitzak eta eranskinak saldu aurreko gehieneko zenbatekoa izango dute gehienez, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak arautzen dituen araudian aurreikusitakoaren arabera, agindu hori aplikatuz lor daitezkeen dirulaguntzen zenbatekoa kendu ondoren.
C) Maileguen baldintzak:
Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: kreditu-erakundeekin hura onartzean indarrean zegoen finantza-lankidetzarako hitzarmenarena.
Amortizazio-epea: 20 urte, 4 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 20 urteko errentamendu babesturako sustapen-eragiketetan. Errentamenduaren gutxieneko epea 50 urtekoa bada, amortizazio-epea 33 urtera artekoa izango da, 8 urteko aukerako gabealdiarekin, epe horren barruan.
Bermeak: mailegua hipoteka bidez bermatu ahal izango da, eta, hala badagokio, kreditu-establezimenduek mailegu-hartzaileari eska diezazkioketen bermeekin.
Erabilgarritasuna: emandako mailegu osoaren % 100eraino, inbertsioaren garapenaren eta obren egikaritze-erritmoaren arabera.
Banku-deskontuaren lerroaren epemuga: 4 edo 8 urtekoa izango da formalizatzen denetik, etxebizitzen gutxieneko errentamendu-epearen arabera.
Interes-tasaren subsidiazioa:
1.– Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin errentamendu babesturako ondoren besterentzeko etxebizitza sozialak sustatzen badira, subsidiatutako interes-tasa urteko efektiboaren % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, subsidioaren gehieneko iraupena 20 urtekoa izanik.
2.– Etxebizitzak sustatzen badira gutxienez 20 urterako errentamendurako, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin, subsidiatutako interes-tasa urteko efektiboaren % 1 izango da (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, subsidioaren gehieneko iraupena 20 urtekoa izanik.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta berritzea.
2023ko programa-kontratu hau sinatze-datatik 2027ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Aurreko epea amaituta, haren helburua erabat bete ez bada, Programa Kontratuaren indarraldian zehar hasitako zenbait jarduera luzatu ahal izango dira, gauzatu arte, betiere kreditu egoki eta nahikorik bada.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.
RSS