Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2024ko urtarrilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
73

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 12koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 5ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta –dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala–.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan dago jasota: Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen).

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutakoak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Leire Idirin Requetak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau.

Adierazten du: 2023ko abenduaren 5ean egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGTk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:

Eskaera: SLOs/2/2023.

Eskatzailea: UGT.

Egindako galdera: Hitzarmen kolektiboko soldata-taulak eguneratzea planteatzen da 2023rako, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 11ko 96/2023 Ebazpena argitaratu eta gero, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 0,5eko igoera gehigarria onartzen duen akordioa. Gobernu Kontseiluaren akordio horren bidez onartzen da sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 0,5eko igoera gehigarria, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2,5eko igoera batuta, guztira % 3ko igoera egiten du 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

Ebazpena: Batzordeak honako erabaki hau hartzen du aho batez:

Onartu egiten dira Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Sektoreko Hitzarmen Bakarreko soldata-taulak, zeinak akta honen eranskin gisa baitatoz, sinatuta. Taula horietan, soldata-kontzeptuak % 0,5 gehiago eguneratzen dira, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2,5eko igoera batuta, guztira % 3ko igoera egiten du 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, bat etorriz Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 11ko 96/2023 Ebazpenean aurreikusitakoarekin, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2023rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria onartzen duen akordioa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera ordainduko dira igoerok.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2023ko abenduaren 5ean.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala