Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2024ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
70

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen den Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bitartez Talleres Escoriaza SAU enpresari eman zaiola Irun udalerriko (Gipuzkoa) Mokozorotz edo Errotazar errekastotik eta euri-uretatik datorren iturburu izengabe baten ura industriarako erabiltzeko emakida.

Espedientearen kodea: A-G-2019-0007.

Eskatzailea: Talleres Escoriaza, S.A.U.

Jardueraren kokapena: Irun.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X=595.582 Y=4.797.565.

Eskatutako urteko bolumena: 20.000m

Uraren erabilera: industria erabilera.

Obren deskribapena: iturburutik hartutako urak 2.000 litroko biltegi batera eramaten dira. Ondoren, ur horietako zati bat erabilera sanitarioetarako erabiltzen da; gainerakoa urak erregulatzeko biltegi batera doa, plantaren fabrikazio-prozesuetan (estanpazio, mekanizazio eta hozte-prozesua) erabilia izan dadin. Errekastotik hartutako urak 1.000 litroko biltegi batera eramaten dira, arestian aipatu industria-erabileretarako eta teilatuetako estaldurak betetzeko. Beharrezkoa balitz, gainera, suteak itzaltzeko lanetan erabil ahal izango dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen. uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala