Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2024ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
65

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura Eraikinen Birgaitze Energetikoaren Programa finantzatzea erabakitzen duena.

Lehenengoa.– Abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretuaren bidez (aurrerantzean, «737/2020 Errege Dekretua»), egungo eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntza-programa arautu zen, eta programa horrek Ceuta eta Melillako hiriei eta autonomia-erkidegoei ematen dizkien zuzeneko laguntzak arautu ziren. Laguntza horiek 2020ko abuztuaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (212. zenbakian); bertan, gaur egun dauden eraikinen birgaitze energetikorako laguntzak zuzenean emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22. eta 28. artikuluei jarraiki, dauden eraikinetako birgaitze energetikorako jarduketak egiteko.

EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez (2020ko azaroaren 6ko EHAA, 220. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eraikinen birgaitze energetikorako jarduketen oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratu ziren (aurrerantzean, «PREE programa»).

Bigarrena.– 737/2020 Errege Dekretuaren 10.1 artikuluak eta PREE programaren oinarri arautzaileen 1.6 atalak xedatzen dute programa horren esparruan emandako laguntzak Europako funtsekin batera finantzatuko direla, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF/FEDER Funtsak) ekarpenekin, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen 2014-2020 (POPE) barruan, programa horretan diruz lagundu daitezkeen jarduketak direla xedatzen bada.

Hirugarrena.– Urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretuaren bitartez, Energia Aurrezteko Ziurtagirien sistema xedatzen da; bereziki, MOVES II eta PREE programen finantzaketari buruzko hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura, eta PREE programa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da, eta, beraz, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura finantzatuko da. Mekanismo hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, ezartzen du, eta hartara, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa xedatzen da, eta diruz lagun daitezkeen ekintzak behar bezala egokitzen direla eta Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana onartzeari buruzko 2021eko uztailaren 13ko Europako Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren eranskineko C2.I3 neurriko #32 eta #33 mugarriak betetzen laguntzen dutela.

Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Erabaki:

1.– PREE programa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzea, eta, beraz, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura finantzatzea programa hori. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismo hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bitartez ezarri zen.

Ondorio horietarako, dirulaguntza jaso dezaketen jarduerek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren betekizun guztiak bete beharko dituzte, eta bereziki honako hauenak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa; HFP/1030/2021 Ministerio-agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena, eta HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko neurrien aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenaren eta mugarrien betetze-mailaren jarraipena egiteko eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena. Hala dagokionean, hauek ere beteko dituzte: HFP/55/2055 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazkaren arriskua sistematikoki aztertzeari buruzkoa, eta Energia Aurrezteko Ziurtagirien sistema ezartzen duen urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria.

2.– PREE programaren oinarri arautzaileei buruzko arauan EGEF/FEDERekin batera finantzatzeari buruz jasotako aipamenak, oro har, Europako funtsen bidezko finantzaketari buruzkoak direla, eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, araututako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari (MRR) buruzkoak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2023ko abenduaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala