
2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
35
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Eibar Udalerriko (Gipuzkoa) Gorosta auzoan dagoen Iturri Baztarra iturburuko ura etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzerako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaeraren espedientea.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0008.
Eskatzailea: Iturri Baztarra Erabiltzaileen Elkargoa.
Jardueraren kokapena: Eibarko udalerriko (Gipuzkoa) Gorosta auzoa.
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
X = 543.787; Y = 4.784.251.
Eskatutako urteko bolumena: 1.077 m3 urtean.
Uraren erabilera: etxeko, abeltzaintzako eta ureztatzeko erabilera.
Obren deskribapena: iturburuko ura kutxeta baten bidez biltzen da, eta, kutxeta horretatik, hodi baten bidez eramaten da banaketa-kutxatila bateraino. Soberako ura iturburutik 5 metrora dagoen ibairaino eramaten da. Banaketa-kutxatilatik ateratzen dira hiru baserri erabiltzaileen depositu bakoitzera ura eramaten duten hodiak. Horien edukiera 10 m3, 8 m3 eta 15 m3 da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS