Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
34

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Altzola ABEE Saihesbidearen isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: V-20-1486 / VDP-G-2023-0026.

Eskatzailea: Altzola ABEE Saihesbidea.

Jarduera: tunelak eraikitzea.

Jardueraren kokapena: Arriaga Industrialdea eta Altzola – Elgoibar auzoa (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Momiola Erreka, euri-uren sarearen bidez.

Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X: 548.924; Y: 4.786.527.

Isurketa mota eta bolumen baimendua: trenbideko tuneleko hondeaketa- eta jariatze-urak (15.000 m3 urtean).

Jardueraren deskribapena: Altzola ABEE Saihesbideak baimena eskatu du Deba ibaiaren arroan dagoen Momiola errekastora hondeaketa- eta jariatze-urak isurtzeko, euri-uren sarearen bidez eta Elgoibarko Arriaga industrialdeko instalazio batean araztu ondoren.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Epe horretan, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izango dute Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Intxaurrondo 70 - 1.a, 20015 Donostia / San Sebastián).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Ekialdeko Kantauriar Arroetako Isurketa Arloko arduraduna,

ANA RAMOS OCÁRIZ.


Azterketa dokumentala