
2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
33
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Ezkio-Itsaso udalerriko (Gipuzkoa) 14. poligonoko 192. partzelan dagoen zundaketa bateko urak etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzerako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskabidea.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0019.
Eskatzailea: Garikoitz Aiesta Etxaniz.
Jardueraren kokapena: Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X = 561.864; Y = 4.771.251.
Eskatutako urteko bolumena: 1.236 m3 urtean.
Uraren erabilera: etxeko, abeltzaintzako eta ureztatzeko erabilera.
Obren deskribapena: zundaketak 120 metroko luzera du, eta horizontalki eginda dago, ia maldarik gabe; horregatik, ura grabitatez eramaten da hormigoi armatuzko 2 andeletaraino, haien artean konektatuta. Biltegien edukiera 45 m3 eta 57,75 m3 da. Depositu horietatik ura baserrira eramaten da etxean, abeltzaintzan eta ureztatzean erabiltzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten uraren euskal agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 15a.
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS